NABARLUR. Euskal herriko lurraldetasun historikoa erakusten duen webgune bat da. Europan estatu burujabea zen NAFARROA.

NABARLUR. Un espacio en el que se muestra la territorialidad histórica de Vasconia. El ámbito en el que se desarrolló un pueblo, su idioma, y su Estado, independiente y reconocido en toda Europa, NAVARRA.

2017-02-24

Euskararen zonifikazioa Nafarroa Garaian (III)



- Atzera begiratuz gero, hogei bost urtean 3,4 puntuko igoera izan du euskaldunen ehunekoak. 1991n Nafarroa Garaiko elebidunak % 9,5 ziren, eta orain % 12,9. Era berean, 5 euskaldun hartzaileen ehunekoak ere gora egin du, biztanleen % 4,6 izatetik % 10,3 izatera iritsi baita. Horrela, Nafarroa Garaian bizi diren 16 urte edo gehiagoko biztanleetatik 69.000 euskaldunak dira, 55.000 euskaldun hartzaileak eta 410.000 erdaldun elebakarrak 

- Eremu euskalduna da euskaldunen ehunekorik handiena duena (% 61,1). Eremu mistoan % 11,3 dira euskaldunak. Eremu ez euskaldunak du Nafarroa Garaiko euskaldunen ehunekorik txikiena (% 2,7). 

- Euskaldunen ehunekorik handiena 35 urtetik beherako adin-taldeetan dago, batez ere 16-24 urte bitarteko adin-taldean. Gaur egun, Nafarroa Garaian 16 eta 24 urte bitarteko gazteen % 25,8 da euskalduna, eta 25 eta 34 bitartekoen % 18,8. 

- Erdal elebidunak hobeto moldatzen dira erdaraz euskaraz baino. Euskaldunen multzorik handiena osatzen dute (% 51,1). Erdal elebidun gehienak eremu mistoan bizi dira (% 71). Lehen hizkuntzari dagokionez, gehienek erdara izan dute lehen hizkuntza. (% 75). 

- 1991n euskaldunen % 40,6 hobeto moldatzen zen euskaraz erdaraz baino, orain % 23,2 dira.

- Nafarroa Garaiko 16 urte edo gehiagoko euskaldunen % 40,7k euskara soilik jaso du etxean, hau da, euskaldun zaharra da. Euskaldunen % 13,4k euskara eta erdara jaso ditu etxean, eta jatorrizko elebiduna da. Azkenik, ia erdiak ez du euskararik jaso etxean eta euskaldun berria da (% 45,9).

- Gurasoetako bat baino ez izanik euskalduna, % 71,6k erdara soilik transmititu du eta % 28,4k euskara eta erdara. 

- Nafarroa Garaian, 16 urte edo gehiagoko biztanleen % 12,2k euskara erabiltzen du neurri batean ala bestean.

- Nafarroa Garaiko 16 urte edo gehiagoko biztanleen % 33,3 euskararen erabilera sustatzearen alde dago, % 27,6 ez alde ez aurka, eta % 39,1 aurka dago. Nafarroa Garaian euskararen erabilera sustatzearen aldeko jarrerak ia 12 puntuko igoera izan du orain dela 25 urteko datuarekin alderatuz (% 21,6 zen 1991n).

Iturriak:
Eneko del Castillo: Atlas histórico de Navarra (2016)